XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez, ez - erantzun nion burumakur.

Ez dakit zenbat denbora eraman nuen pentsa eta pentsa, zoritxarreko hitz haiek burutik kendu ezinik, erdi zoraturik.

Neure onera etorri nintzenean, Hans eta osaba bakarrik sumatu nituen.

Islandiarrak, heuren saria jaso eta, Stapi aldera zihoazen zegoenekoz Sneffels-en maldetan behera.

Hans lo zegoen lasaiki haitz baten ondoan.

Osaba, berriz, bira eta bira zebilen ahobarrenean.

Nik ere, Hans-en antzera, lotaratzea erabaki nuen, eta halaxe igaro zen gau hura.

Biharamonean, jaiki ginenean, zerua lanotsu eta iluna zegoen.

Bestetik, Saknussemm hiru zulo haietatik bati jarraitu zitzaion; hain zuzen, Ekainaren azken egunetan Scartaris gailurraren itzalak erakusten zuenari.

Izan ere, gailur hura, lurraren bihotzeraino zihoan bide muturra adiarazten zuen eguzki orratza bait zen.

Baina eguzkirik ezean, ez zegoen biderakuslerik.

Sei egunez zerua lanotsu egon izan balitz, hurrengo urtean itzuli behar izango genuen.

Egun hartan ez zuen eguzkirik atera.

Beraz, Scartaris-en itzalik ere ez genuen ikusi.

Hans lasai egon zen bere lekuan eserita.

Osabak, berriz, hitzik ere ez zidan egin egun guztian.

Hilaren 26an, euria eta elurra egin zuen; eguzkirik ez, eta osaba bere onetik irtetzeko zorian zebilen.